Listado de la etiqueta: Marxismoa

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (IV) Komunistak eta Alderdiaren auzia

Mugimendu Sozialistako (MS) kideekin eztabaidarekin jarraituz, hurrengo artikuluan komunistek gaur egun dituzten zereginei eta Alderdi Komunistaren garrantziari eta zereginari helduko diegu. [Mugimendu Sozialistarekin dugun eztabaidaren dokumentu osoa irakurtzeko, deskargatu hemen PDFan]

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (III) Komunistak eta erreformen aldeko borroka

Kapitalismopeko erreformen aldeko borroka haratago joateko eta sozialismoaren alde borrokatzeko beharrarekin nola kokatu izan da, munduko mugimendu komunistaren eztabaiden eta zereginen zati garrantzitsu bat.

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (II) Komunistak eta botere hartzea

Mugimendu Sozialistako kideekin izandako eztabaidaren bigarren atal honetan, Estatuaren klase izaera eta sozialismora iristeko MSk proposatzen duen estrategia sozialista aztertuko ditugu.

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu Sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena

Mugimendu Sozialista Espainiako Estatuko hainbat eremutan (Euskal Herria, Katalunia, Valentzia, Aragoi, Gaztela eta Madril) sartu izana Estatuko gainerako komunistok eta nazioartean ospatu behar dugun gertaera da. Horren garrantzia azpimarratuz, KMIk elkarrizketa eta ikuspuntu anaikorren trukea ezarri nahi ditu MSko burkideekin, mugimendu komunistak aurrean dituen zereginak eta taktikak argitze aldera.

Marxismoa identitate-politikaren aurrean

Dokumentu hau aho batez onartu zuen Nazioarteko Korronte Marxistaren Mundu Kongresuak, urte honetan NKMko maila guztietan eztabaidatu ondoren. Marxismoaren eta besteren ideia idealista eta postmodernisten (nortasun-politika eta intersekzionalitatea, besteak beste) arteko demarkazio-lerro bat marraztea du helburu. Ideia horiek aldi batez eragina izan dute esparru akademikoetako aktibisten geruza batean, eta nazioarteko langile-mugimenduaren barruan ere modu erreakzionarioan erabiltzen ari dira. Dokumentu hau ideia eta metodo horien aurkako borroka teorikoa eta politikoa areagotzeko deia da.

Zer da Marxismoa? III. Materialismo dialektikorako sarrera

Giza historiaren etapa bakoitzean, gizonek eta emakumeek mundua interpretatzeko moduren bat garatu dute eta bertan duten lekuari buruzko gogoeta egin dute, horrela filosofia bat garatuz. Interpretazio hori egiteko erabiltzen diren elementuak natura behatuz eta eguneroko esperientziak orokortuz lortu dira.

Zer da marxismoa? II. Ekonomia marxistaren hastapenak

Kapitalismoaren krisiaren eraginpean, langile asko hasi dira ekonomiarekiko interesa pizten, haien existentzia gobernatzen duten indarrak ulertzen saiatuz. Lan honen helburua ez da teoria ekonomikoaren azalpen osoa eskaintzea, sistema kapitalistaren funtzionamendurako oinarrizko arauen sarrera baizik.

Zer da marxismoa? I. Materialismo historikorako sarrera

Historia aztertzen denean, badirudi hori kontraesan multzo handi bat besterik ez dela. Gertaerak iraultzen, gerren, aurrerapen-aldien eta gainbeheraren labirintoan galtzen dira. Gizarte-klaseen eta nazioen arteko gatazkak gizarte-garapenaren kaosean mugitzen dira. Nola uler eta azal daitezke gertakari horiek, inolako oinarri arrazionalik ez dutela dirudienean?

marx-engels1

Zer da marxismoa? Hitzaurrea

Marxismoa, edo sozialismo zientifikoa, Karl Marxek (1818-1883) eta Friedrich Engelsek (1820-1895) lehen aldiz asmatutako ideia multzoari emandako izena da. Bere osotasunean, ideia hauek oinarri teoriko erabat landua ematen dute langile klasearen borrokarako, giza gizarte forma goren bat lortzeko - sozialismoa.

Berria! Langile klasea eta sozialismoa gaur egun

Korronte Marxista Internazionalak atsegin handiz aurkezten dugu lan hau euskaraz, euskal langile klasearen eta gazteen aurrean.

Lenin TrotzkiOriginal 2

Zergatik ez da iraultzarik izan? Zuzendari iraultzailearen beharra

"Gerrak bezala, jendeak ez du iraultza gustura egiten. Hala ere, ezberdintasuna zera da, gerra batean, zeregin erabakigarria hertsapena dela; iraultza batean zirkunstantzien hertsapenik baino ez dago. Iraultza beste biderik ez dagoenean gertatzen da". Leon Trotski, Errusiako Iraultzaren Historia, XLII.

"Unea heldua denean, gauzak abiadura eta energia handiarekin mugituko dira han, baina denbora pixka bat pasa daiteke puntu horretara iritsi arte". (Engels, 1891ko urriaren 24a)

"Dagoen guztiak galtzea merezi du"