
Sindikatuak kapitalismoaren gainbehera garaian – Eztabaidari ekarpena
EuskeraPentsioen erreformaren aurka Frantzian izandako masa-borroka zoragarriaren ondorioz, eztabaida sortu da Espainiako Estatuko ezker erradikalean. Mugimendu Sozialistako kideek, bereziki Euskal Herrian, eztabaidan ere eragina izan dute, eta horrek kritikak eragin ditu sektore baten aldetik. Justifikatuta al dago Mugimendu Sozialistaren jarrerei kritika egitea? Zer jarrera izan behar dute komunistek sindikatuei buruz?

GKSren manifestazioaren arrakasta Bilbo eta Iruñan
EuskeraJoan den urtarrilaren 28an, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, manifestazio handia egin zen Bilbon eta Iruñean, “Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurreran, gazte langileok borrokara!” lelopean. 7.000 pertsona inguru batu ziren mobilizazioetara, helburu argi batekin: langile klasearen bizi-baldintzak salatzea, modu independentean antolatzea eta sozialismoaren alde borrokatzea.

Korronte Marxista Internazionalak Euskadin eta Nafarroan GKSk deitutako mobilizazioan euskal gazte borrokalariei babesa ematen die
EuskeraGazte Koordinadora Sozialistak (GKS) larunbat honetan, urtarrilaren 28an, Bilbon eta Iruñean deitutako manifestazioak babestu eta agurtu ditu Korronte Marxista Internazionalak.

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (IV) Komunistak eta Alderdiaren auzia
EuskeraMugimendu Sozialistako (MS) kideekin eztabaidarekin jarraituz, hurrengo artikuluan komunistek gaur egun dituzten zereginei eta Alderdi Komunistaren garrantziari eta zereginari helduko diegu. [Mugimendu Sozialistarekin dugun eztabaidaren dokumentu osoa irakurtzeko, deskargatu hemen PDFan]

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (III) Komunistak eta erreformen aldeko borroka
EuskeraKapitalismopeko erreformen aldeko borroka haratago joateko eta sozialismoaren alde borrokatzeko beharrarekin nola kokatu izan da, munduko mugimendu komunistaren eztabaiden eta zereginen zati garrantzitsu bat.

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena (II) Komunistak eta botere hartzea
EuskeraMugimendu Sozialistako kideekin izandako eztabaidaren bigarren atal honetan, Estatuaren klase izaera eta sozialismora iristeko MSk proposatzen duen estrategia sozialista aztertuko ditugu.

Estrategia sozialista eta langileen boterea – Mugimendu Sozialistarekiko eztabaidarako ekarpena
EuskeraMugimendu Sozialista Espainiako Estatuko hainbat eremutan (Euskal Herria, Katalunia, Valentzia, Aragoi, Gaztela eta Madril) sartu izana Estatuko gainerako komunistok eta nazioartean ospatu behar dugun gertaera da. Horren garrantzia azpimarratuz, KMIk elkarrizketa eta ikuspuntu anaikorren trukea ezarri nahi ditu MSko burkideekin, mugimendu komunistak aurrean dituen zereginak eta taktikak argitze aldera.

Marxismoa identitate-politikaren aurrean
EuskeraDokumentu hau aho batez onartu zuen Nazioarteko Korronte Marxistaren Mundu Kongresuak, urte honetan NKMko maila guztietan eztabaidatu ondoren. Marxismoaren eta besteren ideia idealista eta postmodernisten (nortasun-politika eta intersekzionalitatea, besteak beste) arteko demarkazio-lerro bat marraztea du helburu. Ideia horiek aldi batez eragina izan dute esparru akademikoetako aktibisten geruza batean, eta nazioarteko langile-mugimenduaren barruan ere modu erreakzionarioan erabiltzen ari dira. Dokumentu hau ideia eta metodo horien aurkako borroka teorikoa eta politikoa areagotzeko deia da.

Zer da Marxismoa? III. Materialismo dialektikorako sarrera
EuskeraGiza historiaren etapa bakoitzean, gizonek eta emakumeek mundua interpretatzeko moduren bat garatu dute eta bertan duten lekuari buruzko gogoeta egin dute, horrela filosofia bat garatuz. Interpretazio hori egiteko erabiltzen diren elementuak natura behatuz eta eguneroko esperientziak orokortuz lortu dira.

Zer da marxismoa? II. Ekonomia marxistaren hastapenak
EuskeraKapitalismoaren krisiaren eraginpean, langile asko hasi dira ekonomiarekiko interesa pizten, haien existentzia gobernatzen duten indarrak ulertzen saiatuz. Lan honen helburua ez da teoria ekonomikoaren azalpen osoa eskaintzea, sistema kapitalistaren funtzionamendurako oinarrizko arauen sarrera baizik.

Zer da marxismoa? I. Materialismo historikorako sarrera
EuskeraHistoria aztertzen denean, badirudi hori kontraesan multzo handi bat besterik ez dela. Gertaerak iraultzen, gerren, aurrerapen-aldien eta gainbeheraren labirintoan galtzen dira. Gizarte-klaseen eta nazioen arteko gatazkak gizarte-garapenaren kaosean mugitzen dira. Nola uler eta azal daitezke gertakari horiek, inolako oinarri arrazionalik ez dutela dirudienean?

Zer da marxismoa? Hitzaurrea
EuskeraMarxismoa, edo sozialismo zientifikoa, Karl Marxek (1818-1883) eta Friedrich Engelsek (1820-1895) lehen aldiz asmatutako ideia multzoari emandako izena da. Bere osotasunean, ideia hauek oinarri teoriko erabat landua ematen dute langile klasearen borrokarako, giza gizarte forma goren bat lortzeko - sozialismoa.