Euskera
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Erankunde ezberdinetatik planteatutako hurrengo ikasle greben aurrean, Lucha de Clases-tik ikasle mugimenduaren banaketaren aurkako posizioa azaldu nahi dugu.

BATASUNIK GABE, GARAIPENIK EZ  

 

Urriaren 24ko azken greba arrakasta itzela izan zen. Edonola ere, ehundaka mila pertsona atera ziren kalera, honek mobilizazio giro egokia adierazten du eta gazteriak borrokatzeko beharra eta LOMCEa borrokaren bidez gelditzeko beharra ikusten dituela.

Zergatik, edonola ere? Bada, deialdia SEk era aldebakarrean egin zuelako, eta lehen greba egunean manifestaziorik ez zelako deitu, greba etxean geratzeko egiten duten horiei gauzak erraztuz. 24an, ostegunean, hezkuntza komunitate osoa elkartu zen eragin handia lortuz, hor dago ikastekoa: batzen garenean indartsuago gara!

Jarraitu beharreko eredua Baleareetako irakasleek egin zuten borroka da, mugagabeko greba eginez. Baina, bestalde, badakigu LOMCEren aurkako mugimenduak halako pultsua egiteko falta zuen eta falta duen antolakuntza behar duela. Horregatik, gure ustez, egun bakarreko grebarekin hasi behar zen, mugimendua antolatzen eta, giroa sumatu, eta mobilizazio handiagoetara igaroz, bi edo hiru egunekoak, greba mugagabearekin amaitzeko. Mobilizazioaren intentsitatea handitzea mugimendua antolatu ahala!

Ikasle mugimenduaren indarra ez datza klaseak gelditze horretan, baizik eta gizarteko beste sektore batzuk mobilizatzeko daukan gaitasunean. Baleareetako hezkuntza grebak irlen historiako mobilizazio handiena ekarri zuen, eta Parisko “68ko maiatza” Sobornan (Parisko unibertsitatea) egindako greba batekin hasi zen. Batzen eta antolatzen bagara indartsu gara eta zerbait egin dezakegu, bestela, Wertek barre egiten digu.

Hasteko, Sindicato de Estudiantesek (SE) azaroaren 20rako greba deialdia egin du aldebakarrez. Hiru eguneko greba batetik, egun bakarrekora doaz, indar erakustaldia baino ahultasun eta aurreikuspen falta erakutsiz, ez dira aurrez prestatutako borroka plan bat jarraitzen ari.

Estudiantes en Movimiento, Ikasle Ekintza-k  Euskadin,(IE) oraingo honetan SE-k baino egun bat beranduago egin du deialdia, azaroaren 21erako. Nahiz eta SE-k deialdiak bakarka eta inorekin kontatu gabe egiten dituen, ikasle mugimenduaren interesak gailendu behar du. IE-k egun bererako deitu beharko luke eta haien segizioa eraman: anitz, baina elkarrekin!

Badirudi Ikasle Abertzaleak azkenean batu egingo dela borrokan, erabaki hau ospatzen dugu biziki positiboa delako. LOMCEa gobernu espainiarretik dator, baina guri ere eragiten digu, Estatu espainiar osoari eragiten dio, eta beharrezkoa da bere aurka arlo horretan bat eginik borrokatzea.

 

Edonola ere, beharrezko ikusten dugu manifestazioetan parte hartzea, bai 20koan (12:00, Korreos Plazan) eta baita 21ekoan ere (12:30, Bilbo Plazan), batasun mezua eramanez: batasunik gabe, garaipenik ez!